San Balerio baseliza da gure jomuga. Meatzerreka auzoan, benakeroen (meatokietako langileak) kofradiaren batzartokia joan ginen. Baselizaren lehen aipamen dokumentatua 1434koa da.
Jakina da, antzinan Udalaitzen, burdin meatzeak zeudela, beraz interesgarriak izan ziren mendiaren sorrera eta ezaugarriei buruz Edurne Monjek emandako azalpenak. Jarraian, meatzari izan den Salustiano Ortegak minerala ateratzeko egiten diren lanak eta arriskuak aipatu dizkigu. Burdina lantzea zer den, duen esperientzian oinarrituta, ongi baino hobeto adierazi digu Fabián Martinek. Amaitzeko, San Baleriori buruzko informazioa Lorea Iregiren eskutik jaso dugu. Jarraian, aipatuko ditugu zenbait bitxikeria:
- Bertako meatzariek ostegunetan hartzen zuten jai, antzinako arrastoari jarraiki, non astea horrelakoa zen: astelehena, asteartea, asteazkena eta osteguna (ortziren eguna), beraz jaia.
- San Balerio Kofradiak sortutako ordenantzak 1434an Juan II erregeak berretsi zituen, eta 1437an bere erreinuko meatzetako jarduera arautzeko berauek ezarri. Kofradia 1958an desegin zen.
- Santo Tomas feria, antzinatik eta 1727ra arte San Balerion egiten zen; aurrerantzean, herrigunean.
- Baselizan zegoen erromatar inskripziodun harria Segóbrigako (Cuenca) museoan dago.
- Bertako tradizioa: buruko minak kentzeko, aldarearen inguruan hiru bira eman behar omen dira.
- …
Bertaratu garen guztion txalo beroak Edurne, Salustiano, Fabián eta Lorearentzat. Bestalde, eskertu nahi dugu Arrasate Zientzia Taldeak emandako laguntza, baita Mari Tere Berezibar eta Fabian Etxebarria senar-emazteei ere, Montzon baserrikoak, egin diguten harrera eta emandako informazioagatik. Arrasate hobeto ezagutzen laguntzen diguzuen guztioi, mila esker.
Informazio gehiago:
- http://historiadeguipuzcoa.blogspot.com/2008/01/de-san-valerio-santa-gueda-mondagn.html
- http://www.academia.edu/6763058/El_Coto_Minero_de_Arrasate_Cueva_de_Galarra_o_Cueva_de_San_Valerio
- https://www.diariovasco.com/v/20101007/alto-deba/ermita-valerio-patrono-venaqueros-20101007
- https://www.diariovasco.com/v/20110417/alto-deba/inscripcion-romana-valerio-20110417.html
- http://www.kulturweb.com/adm/ficha.asp?tipoficha=1&que=42&id=369&L_ld=44&idioma=es