Biteriko elkargunera bi gazte etorri zaizkigu, Jokin Isasisasmendi eta Kimetz Zabala, Arizmendi Ikastolan Tafydeko ikasleak. Aurrerantzean, gure ibilbidean jarraibide interesgarriak emateko, astero, bere ikaskideak ere etorriko zaizkigu. Hasteko, Paseoaren Dekalogoa eskaini digute.
Aretxabaletako bidean, San Josepeko alberga ikusi dugu. Arrasaten zeuden zazpitik, zutik dirauen bakarra. Taldean gurekin dagoen Jacinta, gure laguna, bertan arropa garbitzen ibilitakoa omen da. Garai gogorrak haiek!
Arrasaterako bueltan, Erein da Jan dendan sartu eta proiektua ezagutu dugu: Debagoienean sortua, hurbileko eta sozialki justua den kontsumu eredua garatu eta indartzea du helburu. Oinarriak: bertakoa, osasungarria, justua eta kooperatiboa. Dendako eskeintza zabala da: barazki eta fruta freskoak, esnekiak, neurrira (Euskal Herriko lekale, zereal, hazi… pisura erosteko aukera), kontserbak eta eraldatuak (zukuak, olioak…)
Sasoibideko irteera aberatsagoa egiteko partaide izan zareten guztioi, eskerrik asko!
Informazio gehiago:
- https://www.diariovasco.com/v/20110515/alto-deba/salvando-ultimo-lavadero-20110515.html
- https://www.verpueblos.com/pais+vasco/guipuzcoa/arrasate+o+mondragon/foto/1355881/
- http://www.ereindajan.eus/aurkezpena/
- Arizmendi Ikastolako ikasleek prestatutako dekalogoa: