Garaia parkean gora, Edertekeraino, eta handik marka urdina daukan bideari jarraitu. Hasieran, basoko bide estua, langa pare bat pasa eta pista zabala aurkitu dugu. Beherantz hartu eta, lasai, Arteaga gaineko bihurgunera heldu.
Arteaga
Baserri zaharra eraberritu eta landetxe bihurtu zuten. Eraikin ikusgarria, eta aurrean duen panoramika oso erakargarria.
Herrirantz abiatu, Fagor zeneko atzealdetik, basoko bide batetik. Fabrikaren ikuspegi horrek harritzen gaitu, bere dimentsioak. Bide aldetik ez da hain handia ikusten. Galera handia Fagor Elektrotresnen itxiera bazkideentzat, kooperatiba mugimenduarentzat, herriarentzat. Tamalgarria eta oso mingarria guztiontzat!
Katyk bistarazi digu
Baratza txukuna aurrean, eta erdi ezkutuan harrizko arku bat. Katyk aterkiaz belarrak, sasiak baztertu, eta horra hor, karobia. Etxaldeberriko Joxe Marik esandakoa gogoratu dugu: karea ezinbesteko elementua zen baserriko bizimoduan; hortik karezuloen zein karobien garrantzia. Aurrean daukagun hori zein baserritakoa ote zen ezin jakin gaur, baina inguruko baserritarrei galdetuz gero, ziur horren berri badutela.
Hartu dugu bidea Ikutixo baserri ondotik, hor ere baratze ederra; bertako barazkiak ezagunak dira Arrasateko azokan; horiek ere egun hain baloratua den 0 km, bertakoak, hain zuzen ere.
Etxera joan aurretik, kafetxoa edo infusioa hartuko dugu?
INFORMAZIO OSAGARRIA