2020-3-4
Eskoriatzarra zen Jose Arana Elortza, enpresa gizona eta bere ondasunak herriari utzi zizkion helburu jakin batzuetarako: ospitalea eta eskola eraikitzeaz gain, ura ekartzeko. Gaurko bisita Jose Aranaren mausoleoa ikusiz hasi dugu. Mariano Benlliurek, Aranaren lagunak, Carrarako marmolarekin egindako monumentuko irudien errealismoak harrituta utzi gaitu, eskultore abila, bere garaiko (XIX) onentsuenetakoa izan omen zen.
Paseotxo bat emanez, Elorretako errota ezagutzera abiatu gara; mimoz berreskuratutako eraikina. Herrian zehar Mª Luisa eta Lorea gidari izan ditugu: Aranaren jaiotetxea, parrokia, alberja, antzokia, komentua… Gustura ikusi dugun guztiaz, eta, gaurkoan ere, urrutira joan gabe bertan txoko politez disfrutatu dezakegula ikusi dugu.
Informazio gehigarria
. https://eu.wikipedia.org/wiki/Jose_Arana_Elortza
.https://sitioshistoricos.com/el-origen-de-la-semana-grande-donostiarra/
. https://eu.wikipedia.org/wiki/Mariano_Benlliure
. http://www.eskoriatzakoagenda.eus/lekuak/elorretako-errota/