Bedoñara!

2020-2-13

San Josepeko harrobiaren parean, 2008an espazio horren berreskurapenerako ideien lehiaketarako deialdia egin zela gogoratu dugu. Maila internazionaleko arkitekto zein ingeniariek 26 proiektu aurkeztu zituzten, eta, KulturAten ikusgai.

Santa Eulalia elizan, Joxemari Unzueta eraikina eta haren historia azaltzeko prest. 1500ean eraikitako gotorlekuan gaude, gerora eliza bihurtu zutena. Sarreran, argazkiak (bertako elementu erromanikoak), harri landuak, dorreko erlojuaren makinaria (1814an Sugastik Arrasaten egina) eta auzokideek emandako hamarrenak gordetzeko armairu galanta, trojia; guztiak interesgarriak.

Sartu eta ponte (bataiarri) ederra, erromaniko estilokoa. Erretaula, barrokoa, 1755ekoa eta bertan falta den sagrarioa, hiru piezatakoa, Aretxabaletako parrokian omen dago. Ezkerreko horman bi itsu-leiho, gotorlekuaren babeserako; egun eliza honetako elementu bereziak. Aipagarria auzoko kanposantua, 1973an berriztua: gurutzea, S.Josepeko gurutze-bidekoa, hamabigarrena zena; hilarriak, aldiz, Oteiza eskulturgilearen laguntzaileak eginak .

Orain, Bedoña eta bere historiaren ezezagunak genituen zenbait aspektuen berri izan dugu. Horiez gain, auzokideen elkartasuna eta kemenari esker lortutakoak ere, zer pentsa eman digu. Elkartasunak, eskuzabaltasunak eta kudeaketa zintzoak, komunitatearen onura dakartela agerian gelditu da. Nortasun sendoko nekazal auzoa. Eskerrik asko, Joxemari, zure azalpen guztiengatik.

Jarraian, Joxemari Unzuetak sortutako liburuxkaren zenbait atal. Zure lan dotorea konpartitzeagatik, esker mila.

Informazio gehiharria:

.https://www.baserrisarea.com/debagoiena/2-debagoiena/6-arrasate/70-bedona

. https://www.skyscrapercity.com/showthread.php?t=73

. https://es.wikipedia.org/wiki/Bedo%C3%B1a

. https://www.arrasate.eus/eu/mondragon-turismo/zer-egin/natura-bideak/herrigunea-bedona

. http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/bedona/ar-12232/

. https://www.baserrisarea.com/es/informazioa/pagina-17

. http://www.arquivoltas.com/30-Guipuzcoa/01-Mondragon.htm

. https://www.altimetrias.net/aspbk/verPerfilusu.asp?id=1059

. https://es.wikiloc.com/rutas/senderismo/espana/pais-vasco/bedona

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *