sasoibide+: santa luzia (505m.)

Udalaitz magalean, Santa Luzia ermita, Elorrioko Iguria auzoan dago. 1965an sute baten ondoren berriztu zuten. Abenduaren 13an, Santa Luzia egunean, bertan egiten da elizkizuna.

Eta guk, gaurkoan, harako bidea hartu dugu.

Santa Luziatik behera, kanpanzarrera heldu eta sekulako mahai dotorea, guretzako prestatua! Gure bi lagunen urtebetetzea ospatzeko, Rosi eta Idoiarenak. Baina neskak, hau gehiegizkoa da, eta guztia oso tentagarria! Ongi etorria eginez, tipo berezi bat: isila baina mezu idatziak ekarri ditu, pila bat. Mezuak, pipardunak, bixi-bixiak, haiek ikustean, entzutean, barre algara, konplizeak!!

Ospakizun berezi honetan, kantu eta irrintziaz gain, bromarako tartea (mozorroak), dotorezia atala (tokado, kapelak…). Han azaldutako sormena, abilidade erakustaldia batetik, eta antzerkirako gaitasuna bestetik. Bejondeizuela, neskak!

Gusturen geundenean, desio ez genuen beste elementu bat azaldu da, euria! Bat-batean, zelako zaparrada, iparreko haizea… Euria kupidarik gabe, hotza; zabaldutako gauza guztiak jaso, bizi-bizi, eta etxera. Erropaz aldatu eta epelera!

Gaurko paseoaren bukaera gazi-gozoa, nolabaiteko mingostasuna sortu digu. Zenbat lan, zenbat prestakizun, nolako ilusioa, sormena dantzan… eta ospakizun interruptus horrek sentsazio kaskarra utzi digu. Hurrengo batean errebantxa hartu beharko, alajaina!

INFORMAZIO OSAGARRIA

http://ermitasdevizcaya.com/ELORRIO_ERMITAS_GA.pdf

http://ermitasdevizcaya.com/ERMITAS_ELORRIO.htm

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *