2020-2-6
Montse Gallastegi gidari, Angiozar ezagutzera abiatu gara. Historia luzea, egun Bergarako udalerriko parte da, 312 biztanle ditu. Eguraldi ederra, txaleko horia duen kuadrila busetik jeitsi eta, hangoeskola umeen begiradak erakarri. Ikusmira paregabea gure aurrean. Mertxeren etxerantz, herri erdigunearekin lehen harremana eta Edurne Mongeren historiako azalpenek bertan kokatzeko lagungarri egin zaizkigu.
San Migel eliza ongi baino hobeto ezagutzen duen Mertxeren hitzetatik, zenbat historia, argibide, zehaztapen… elizak barnean dituen altxor eta bitxikeriek harrituta utzi gaituzte. Zenbatetan urrutiko edertasunekin liluratuta gelditzen gara, eta… horien parekoak izan arren, gertu-gertu ditugunak ezagutu ere ez. Hau paradoxa!
Historiaurreko aztarnetatik hasi, eta Angiozar historian zehar presente egon dela nabarmendu dute Edurne Mongeren azalpenek.
Ikusi eta entzundako guztia hausnartze horretan, mingarria AHTren obren ondorioak ikustea: bailararen itxura aldaketa, etengabeko zarata, txikizioa… liluragarria zen parajea zaurituta ikusteak tristura iluna sortzen du.
Mertxe, Edurne eta Montseren azalpenei esker, Angiozar ezagutu eta atsegin dugu. Txalo bero bat zuen lanari eta, gu guztion aldetik, esker mila.
Trikuharri 1050 1360 1580 1808
Informazio gehigarria, Edurne Mongek eskainia:
- https://sites.google.com/site/bergarakobaserriak/home/angiozar-auzoa
- https://sites.google.com/site/bergarakobaserriak/home/angiozar-auzoa/marindano-mainddao/elizamendi-baseliza
- https://sites.google.com/site/bergarakobaserriak/home/angiozar-auzoa/angiozar-erdikoa/mikel-done—san-miguel-1
- https://sites.google.com/site/bergarakobaserriak/home/aldai-egia-auzoa/san-kristobal-baseliza
- https://sites.google.com/site/bergarakobaserriak/home/aldai-egia-auzoa/eduegi