andra mari zuri

Goiza ederra Andra Mari Zurira joateko. Bide ezaguna: ospitaletik gora, Asuelaraino. Gaurkoan ezinbestekoa ur botila sarritan astintzea, hidratazioa zaindu beharra daukagu eta. Asuelatik aurrera aldiz, bide gehiena gerizpean izatea gustura hartu dugu.

Txaeta errekaren murmurio atsegina sumatzean, zenbaiten bihotzetan txikitako oroimenak azaleratu dira. Txaeta inguruan hain gustura bizitako uneak, etxekoekin egun pasa, uretan jolasean asetu ezin, karramarroak harrapatzen, bertan egindako paellaz gozatzen…

Andre Mari Zurira heldu gara. Toki kuttuna guretzat, zaindua… Gutariko batzurentzat sorpresa Arrasateko eremuan ermita hau aurkitzea, arrasatear askorentzat ez baita toki ezaguna. Habean bola zuri bat: horrek erle asiatikoaren habiaren antza du- dio batek; bai zera, horiek handiak, izugarriak izaten dira! – besteak. Argazkia egin, erlezain bati bidali eta galdetu egin diogu, eta arrazoia, Rosak zioena, erle asiatikoaren habia da. Hori jakitean, baserriko jabeei esan diegu, komeni diren neurriak har ditzaten. Haiek horren berri izatean, eskertu digute oharpena.

Eta gaurkoan, etxera bueltatzeko Zubillagara hurbildu gara, busa hartzera. Oinez bueltatzea batzuren tentazioa… baina eguzki beroak, busaren aukera egitera bultza ditu.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *