sasoibide+: ullibarri-ganboa

Udaberria loratzen ari den honetan, Ullibarri-Ganboara joatea aukeratu dugu. Lagun talde kopurutsua elkartu gara, ibilbide hori erakargarria den seinale. Giro polita, haize freskoa, eta gu pausu biziaz berehala Club Nautikora heldu gara. Ur hertzetik, belaontziak, olatutxoak, kostaldean gabiltzala ere pentsa daiteke. Kresala usaina falta, baina.

Urtegia bete-betea dagoela dirudi, izan ere, azken euriteak onuragarriak izan dira. Uretatik aldendu, eta zuhaitzen itzalpetik Landara heldu gara. Ura, mokadutxo bat, kontu batzuk eta berriz ibiltzeari ekin diogu, Marisanean autobusa hartzeko. Erlojuari so, pausua bizkortu dugu, geltokira oraindik tiradatxoa badaukagu eta autobus zerbitzua urri, beraz, ez zaigu oraingoa galtzea komeni.

Heldu gara! Sasoian gaudela bistan da, 9 kilometroak erraz egin baititugu. Bejondeigula eta izan gaitezela horrela urte askotan!

Hor erakusketa! Motor pila bat, distiratsuak, kolore, tamaina eta mota ezberdinekoak. Hariei begia… gainean esertzeko, eta buelta bat emateko tentazioari eutsi behar! Beno, argazkiarekin konforme, gaurkoan!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2022/05/25/sasoibide-ullibarri-ganboa/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *