sasoibide+: garagartza

Erguineko Elizalde kaletik paseoan, kamelia arbolak loratzen, aurki lorez bete-beteak egongo dira. Ikusgarriak! Merezi du bai hemendik pasatzea.

Garagartza sarreran, errekara begira, ezustekoa; amuarraina presan gatibu, ezin uretara joan. Errukitzeko egoera, baina guk ezin ezer egin. Ingurura begiratu, baina ez makil luzerik, ez errekara jaisteko aukerarik… Argazkia ateratzea baino, besterik ez.

Arratsalde epel eta haizetsu honetan, lainoak eguzki izpiekin jolasean, euri tantak eguzkiaz nahastean, ostadarrak sortuz; gaur ere, naturak bere aurpegi atsegina erakutsi digu, eta guk horrekin ere gozatu.

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://mondraberri.eus/amuarrain-bat-gatibu-ikusi-dute-garagartzan-sasoibideko-12-lagunek/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *