bixi-bizi, ferixalekuan (oreka eta koordinazioa lantzen)

GIKAIko ikasleak, beraien azterketak egin eta gero, guretzako prestatu duten saiorako gertu. Hor gure gidari izango direnak: Ander, Jon, Borja, Danel, Iker eta Peru. Gaurko saiakeraren helburua oreka eta koordinazioa lantzea da, beraz, horretarako lagungarria den dinamika aurkeztu digute. Taldeka, serieka eta guztiok denetatik egingo dugu. Orekarekin hasi gara.

Koordinazioa lantzeko aukera dibertigarriak proposatu dizkigute, eta gu gustura. Gaur, gurekin Begisare eta Atarteko zenbait lagun izan dira, ongi etorriak guztion artean osatzen dugun sasoibidera!

Arretaz egiteko ariketak, guztiak; errazak dirudite baina ongi egiteko kontzentrazioa eskatzen dutenak. Eta aurrerantzean, gure kontura egitea ere komeni. Horretarako, memoria landu beharko dugu, elkarri gogoratu eta gure errutinatan txertatu (jejeje), oreka eta koordinazioan hobekuntzak sentitzeko eta erorikoak ekiditeko. Ea ba, gure irakasleak proposatutako horiek sarri-sarri errepikatzen ditugun. Eskerrik asko Arizmendi Ikastolako GIKAI ikasleei. Bejondeizuela!

goiena.eus

Ferixalekutik irtetean, Makatzena aldera paseoan. Eta bide batez, Obenerrekako frontoiko parkea bisitatu dugu. Askorentzat berria, baina orain gure herriko txoko hau ere, ezaguna, Udan amaitu zituzten Obenerrekako parkour parkeko lanak Arrasaten, eta, ordutik, erabilgarri egon da zortzi urtetik gorako haur, gazte eta helduentzat. (goiena.eus)

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://goiena.eus/arrasate/1664887342241-arrasateko-parkour-parkea-inauguratuko-dute-domekan

https://goiena.eus/arrasate/1665312994192-ikastaro-batekin-inauguratu-dute-parkour-parkea

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *