Arantzazura autobusean heldu, Iturrigorrirantz abiatu hala, UDAZKENAren ongi etorria sentitzen dugu. Orbelaz estalitako bideak, hori kolorearen paleta osoa ikusgai; goroldioa, kolore berde bizia, harro-harro, enborren babesa, itxura leun-leuna du… Usaina ere berezia, orbelarena, lurraren hezetasunarena, perretxikoena… Entzumenak ere soinu bereziak sumatzen ditu, orbela zapaltzean, horrekin bat errekastoen soinua, hegazti eta bestelako bizidunen zaratak… Ikusmena, Usaimena, Entzumena, Ukimena, baita Dastamena ere, udazken garaian zentzumenaz disfrutatzeko makina bat aukera!!
Eta hori izan da gaurko bizipena, UDAZKENAZ DISFRUTATZEKO aukera pare gabea izan dugula, eguraldi goxo eta lagunez inguratuta! Eta hori guztia etxetik gertu. Hau da pagotxa!!