Meatzerreka auzoan dago Salturri; beraz, San Baleriotik gora, elkarteraino joan gara. Hor, bidea gurutzatu eta baserrirantz abiatu. Gaurkoan, tenperatura epela baino gehiago da, beroa, eta hidratazioari erreparatu diogu; geldialdiak eginez norberak daraman botilatik edateko. Ura edatea garrantzitsua baita, BETI!
Eguraldi garbiari esker, Salturritik dagoen ikuspegiaz gozatu dugu, toki estrategikoa. Atsedena hartu eta beherantz abiatu gara, arin eta gustura gerizpean doan bidetik.
Usaetxe plazako txoko batean, gure lagun Feliren urtebetetze ospakizun alaia izan dugu. Berak prestatutako gozoak, benetan, gozoak direla. Bejondeizuela Feli eta zure erraina, bera ere ezinbesteko laguntzailea izan da gaur eman diguzuen sorpresan eta. Urte askotarako gure dama dotore horri!
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2020/11/27/salturri-meatzerreka/