Garagartzako altxorra ezagutzera

2019-11-14

Eguraldi txarrari aurre egiteko prest, talde polita elkartu da Biterin, lagun berriak eta… baita eguzkia ere!

Beroketa ariketak egin, eta Garagartzarantz. Arrasate pasealekua, Alecop ondotik Markulete industrialdera, hor aintzineko teilerixie non zegoen ikusi dugu.

San Migel eliza atarian, Juan Luis Castillo eta Julio Orobengoa gure zain, auzoko altxorra erakusteko: erretaula platereskoa. Interesgarriak Juan Luisek emandako azalpenak: erretaulak San Migelen elezaharra kontatzen du; behealdean Santa Ageda, Santa Katalina eta Santa Luziaren irudiak. Merezi du ikustera joateak eta, guk zorte handia izan dugu eguzki izpien laguntzaz.

Eskerrik asko, Juan Luis eta Julio, baita AZE elkarteko lagunei ere, altxorraren berri eman digutelako.

Informazio gehigarria:

  • https://www.arrasate.eus/eu/mondragon-turismo/zer-egin/natura-bideak/herrigunea-garagartza-gesalibar
  • http://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/argitalpenak/el-retablo-de-san-miguel-de-la-anteiglesia-de-garagarza-de-mondragon/art-9481/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *