urte berrian, kurtzetxikira!

Urte berriari ongietorria mendi tontorrean egiten diote askok, guk ere antzeko zerbait egitea pentsatu dugu. Mende erditik gorako tradizioari jarraiki, eskualde bakoitzeko mendigoizaleek inguruko mendietako maldetan gora hasiko dira. (Berria). Ospakizunerako, motxiletan gutiziaren bat sartu, eta lagunartean, alai, ilusioz, jostari, Kurtzetxikira!

Ospitaletik gora, bide ezagunetik, pausu bizia; halako batean, bide baztarrean, satorra, txikia.

Motxilak hustu eta hor non azaldu diren denetako gutiziak: marrubiak eta laranja atalei laguntzeko txokolate beroa, limoizko mousse frexkoa…; eta mahaia estaltzeko harizko mahai-oihal berezia. Urte berria ospatzeko, lagun artean mahai inguru dotorea prestatu da, bikaina dudarik gabe. Urte zaharreko kanpaikaden erritmora, mahats aleak hartu eta 2023a urte ona elkarri opa, bihotz-bihotzez!

Euskal Herriko baserri eta etxe atarietan ikusiko zenuen ziur, ateetan urte osoan zehar zintzilik, adaxka berde bat. Usadio zaharrei jarraiki, babesgarri eta sendagarria da landare hau. Ugariak dira bere dohainen inguruko testu, esamesa, aipu eta ohiturak. Etxeko ate nagusian zintzilikatu behar da horretarako. Zintzilik eduki behar da Santa Luzia eguna iritsi arte. Behin urtebete gu babesten egin ondoren, hau erre eta berria jartzeko momentua da. (Tolosako azoka)

Paisaia ederragoa ilargiaren presentziaz, eguzkiaren azken izpien koloreak magiaz busti dituzte inguruak.

Iluntasunak zeharo harrapatu aurretik menditik behera jaistea komeni, beraz kontuz baina arin egin dugu buelta eta lortu ere bai; orduan, gustura bota dugu azken irrintzia. Bejondeigula neskak!

Sasoibide osatzen dugun talde kutun horretan, norberak, bakoitzak, egiten duen ekarpenei esker, irteera guztietan lagunarte giro goxo eta berezia sortzen da, gaurkoan ere bai. Ikusgarria, haserako proposamen xumetik gaurkoa gauzatzeko egin diren ekarpenak: ideiak, umorea, beti prest, fruta, polboroi, mahai-ohial, kanpaikadak grabatzea, hartutako lanak (txokolate, moussea…). Esker mila lagunok!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://www.tolosakoazoka.eus/mihura-atetik-zintzilikatuko-duzun-landare-magikoa/

https://eu.wikipedia.org/wiki/Urteberri-egun

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *