Giro ederraz eta eguzkitan abiatu gara, baina bidea moztuta aurkitu dugu; Bergarako epaitegiaren sententziak babesten omen du pertsonen pasorako bidea moztuta edukitzea. Udalako bidera irten eta aurrerago, ezkerrera, garagartzarako bidea.
Arteagara heldu eta aurrera, AHTren plataformaraino. Aldapa handiak, baina neurria hartu diegu! Garagartzan nekazal etxe berria, itxura politekoa eta kanpoko jendeak estimatzen omen du. Seinale ona!
I.U. I.U.
Neguko arratsaldeak motz-motzak izaten dira, eta konturatu orduko ilundu. Ala ba, arratsalde pasa polita egin eta gero, etxe aldera.