2026, URTE BERRI ON!

URTARRILA, ILBELTZA

sasoibide+: ANDRA MARI (ARAMAIO), 2026-01-07

Urte Berria elkarrekin ospatzeko asmotan, Aramaiora hurbildu gara. Gaur, neguaren hozkada nabaria da: elurra mendietan eta teilatuetan, beraz, giro hotza eta gainetik, euria! Euritan gogoz. Hala ere, aterkia zabalik, abiatu gara, pausu bizi-biziaz. Pasiera polita egin dugu. Errotaraino heldu gara.

Umore onean eta glamourra presente, Andra Mariren babesean, ospakizunari ekin diogu. Egin dezagun topa: urte berriagatik, guregatik, gure osasunagatik, etorri ezin izan direnengatik… Eta norberaren pentsamenduetan dagoenagatik. Eta edozein ospakizunen parean, bukaera aldera, geu ere dantzari ekin diogu, muxikoak dantzatzeari. Gero, giro alaian eta bixi bixi bus geltokira hurbildu gara. URTE BERRI ON GUZTIOI!!

MAZMELA (ESKORIATZA). 2026-01-08

sasoibide+: ELORREGI (SAN PRUDENTZIO), 2026-01-14

Gaur, Deba ibaiak ustekabea eskaini digu, irudietako hegaztiaren bisita. Ibai hertzean, urari begira, arretaz, zerbaiten zain, zoli. Luma grisak, leporik ez, tamaina ederra. Zer ote da? Sarri, inguruan, ubarroia ikusi izan dugu, baina oraingo honetan, lens aplikazioarii egin diogun kontsultaren erantzuna garbia izan da: koartza hauskara da (garza real). Hegoak zabaldu eta ibaian behera alde egin du, espektakulo ederra!

Arratsalde polit honetan, Elorregirantz jo dugu. Bergarako auzo hori oso ezaguna da, rotonda, autobus geltokia, Oñatirako bidea… Baina ez da hain ezaguna, baserri auzoa. Hor ibili gara ba gu, ikusmira ederrak, aldapan gora, aldapan behera… gorputzari astindu ederra eman diogu gaurkoan, bai horixe!

ZIGARROLAKO BALKOIA (2026-01-15)

Goiza haizetsua, hego haize zakarra. Haizea lagun, ospitaletik gora, Asuelara eta handik Zigarrolako Balkoira. Lagun talde kopurutsua, eta hiru lagun berri gurekin: ongi etorriak, neskak! Balkoiko ikusmira ederra, baina gaurko giroarekin ez da toki atsegina, beraz, argazkia egin, ura edo fruta hartu eta beheruntz.

Bai, ohartu gara bai, ingurua zainduta dagoela: zuhaitzen izenak kartel txukun eta goxoki diseinatuetan idatziak; aurrekoan zeuden banku eta mahaien matxurak konponduta; ikurriña ere ordeztua eta gaurko haizearekin dotorezia erakutsiz; eremu eder eta atsegin honetan norbaiten ardura eta lan ona sumatzen da. Zigarrolako eta Arrasateko txoko elegantea. Bejondeizuela lagunok!

Mertxek bidalitako argazkiotan, zerua, hodeiak, kolorea… dira protagonista. Eskerrik asko, lagun!

BIXI BIZI: PROPIOZEPZIOA, STEP (2026-01-21)

Propiozepzioa gorputzak bere atalen mugimendua eta posizioa detektatzeko duen gaitasuna da; gaitasun hori oinarrizkoa da mugimendu zuzen baterako. (https://moonbulmaddiania.wixsite.com/website/propiozepzioa)

Propiozepzioa edo propiotzepzioa gorputzeko atalen kokapen eta haiekin egiten ditugun ekintzak hautemateko gaitasuna da, haiekin egiten diren mugimenduak eta indarra ere barneratuz. Azalean, baina baita ere gihar eta artikulazioaetan ditugun errezeptoreei esker garatzen den gaitasuna da, eta funtsezkoa da edozein jarduera fisiko garatzeko, bereziki kirola eta oreka eskatzen dituzten beste jarduerak burutzeko. (https://gizapedia.org/propiozepzioa)

Step-a aerobic-aren aldaera den jarduera fisiko bat da, eta maila batean ariketa-sekuentzia bat egitean datza, step izenekoa. Batez ere, onura kardiobaskular eta muskularrekin lotzen da, baina step-aren gainean egiten diren igoera eta jaitsierei esker, erresistentzia aerobikoa, indar fisikoa eta gorputz-malgutasuna hobetzea ere egozten zaio. Beste efektu batzuez gain, hala nola koordinazioaren hobekuntza, memoriaren eta kontzentrazioaren estimulua. Gin Miller da step-arekin egiten diren ariketen errutinaren sortzailea. 90eko hamarkadan sortu zen, eta denbora gutxian arrakasta handia lortu zuen, ariketa aerobiko biziak eta musika entretenigarri eta motibatzailea konbinatu baitzituen. (https://cuidateplus.marca.com/ejercicio-fisico/diccionario/step.html)

Propiozepzioa eta step lantzerakoan, Jon eta Markel izan ditugu gidari. Saioa atsegina eta interesgarria izan da. Mila esker gazteak!

sasoibide+: IZURIETA, ARETXABALETA (2026-01-21)

ESKORIATZA (2026-01-22)

Oinez abiatu gara, goizeko frexkurari aurre egiteko, pausu bizian egin dugu. Eskoriatzara heldu aurretik, jada zeruaren urdin disdiratsu ageri agerian. Aitzorrotzen ikusmira ezaguna identifikatu, eta Arrasatera bueltatu gara, pausu bizia mantenduaz. Bejondeizuela neskak, hori da sasoia!!

sasoibide+: ZABOLAIN (ARRASATE) 2026-01-28

URKULU 2026-01-29

URTARRILAK 29, SAN BALERIO MEATZERREKAN

Aurten, ospakizun nagusia, elizkizuna, otsailak 1ean izan da, igandean. Eta sasoibideko lagun batzuk bertaratu egin dira. Meza berezia izan da, mimoz prestatuta, San Balerioren aipamena: bere bizitza, Arrasate eta Beneras auzoarekin izandako harremana, Garagartza eta Gesalibarko koruak, zenbait kantu G. Mendizabalenak…

Santua Zaragozako gotzaina izan zen, bertan San Valero eguna, urtarrilak 29, handia da.

INFORMAZIO OSAGARRIA:

https://goiena.eus/arrasate/1599158637460-san-balerio-ermita

https://ondarelagunak.eus/san-valerio-meatzerreka/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *