sasoibide+: Bolinaga, Urkulu

Iturriondo parkea: Hareazko pistatik gorantz eginez, parke horri harrera egiten dion panela aurkituko dugu. Zuhaitz eta zuhaixka espezie ezberdinez osaturiko parkean zehar murgilduko gara. Hemendik irtetean, aurrez aurre Kurtzebarri, eta ezkerrean Orkatzategi, Amezkueta eta Iruatxeta mendiak bistan ditugu.

Bolinaga auzoa: Areantzako nekazal etxe eta baserri arteko errepidea beherantz jarraituz helduko gara. Aipatzekoa da bertan dagoen Bolinagako errota baserria. Oraindik ere ubidea ikusten da baserriaren beheko aldean. Ondoan harrizko uhaska bere iturriarekin.

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://www.turismodebagoiena.eus/eu/zer-egin/uretsen-bidea-sl-gi-37/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *