Urteberri ospakizuna irrikaz prestatu eta halako eguraldi tristeari aurpegi argia erakutsiz, Aramaio aldera. Miren Argi eta Idoiak gidatutako pasiera polita eginez, antzinako errotaraino heldu eta gero, Andra Mari ermitarantz jo dugu. Hara, eguraldi busti horretatik babesleku bila. Mahai dotorea atondu, eta kantu eta kontuetan murgilduta, 2025ari ongietorria egin diogu. Sasoibide taldea osatzen dugun guztioi etorkizun osasuntsua, umoretsua, oparoa, irekia, ekintzailea, garatzeko aukera anitzekin izan dezagun, eta elkarrekin eta indartsu ibili gaitezen. Zakuan, poltsan, gogoan, desio gehiago ere badira, aipagarriak… baina esatea, hurrengo baterako utziko dugu!






















Eta arratsalde amaieran, aspaldiko lagunekin topo, Sebastián eta Fabián. Izan dezagula, Urteberri on!

