sasoibide+: ARAMAIOKO ZABOLA (2024-12-4)
Giro polita gaurko pasierarako, Araba aldera joko dugu, autobusean.
Aramaiok paraje ederrak eskaintzen dizkigu beti ere, gaurkoan Zabolan. Eskerrak Marije aukera hauek gure esku jartzeagatik!
A. IBILBIDEA: URZULOKO ITURBURUA; B: ETXALDEBERRI BASERRIA (2024-12-5)
Pasiera ederra gaurkoa ere.
sasoibide+: HARITZETAKO SAN MIGEL BASELIZA (BERGARA)
MIHURA: Euskal Herrian oso ezaguna da mihura; batetik, sendabelar bezala eta, bestetik, Gabonetan badagoelako etxeetako ateetan mihura jartzeko ohitura. Ohitura horren arabera, seinale onaren eta indarraren sinboloa da, energia onak erakartzen ditu eta txarrak uxatu. Horretarako mihurez apaindutako atetik sartu behar da. Era berean, mihura ez omen du norberak berea hartu behar; beste norbaitek oparituta edukitzea omen da egokiena.
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://www.bergara.eus/es/node/1217
https://www.kulturweb.com/adm/ficha.asp?tipoficha=2&que=31&id=836&L_Id=73&idioma=es
https://euskalherritarmedikuntza.blogspot.com/2010/12/mihura.html?m=1
IRTEERA BEREZIA: IBAIAN ZEHARREKO IBILBIDEA, BOLUETARAINO (Bilbo) (2024-12-12)
II Ibilbide Berrien lehiaketara aurkeztu zen horietako bat egiteko asmoarekin, Bilbora bertaratu gara. Javik gidari lanetan eta taldea, gustura, bere esanetara. Jarraian, eskuorritan banatutako informazioa.
TERMIBUSETIK Bilboko Ingeniaritza Eskolaren atzealdetik pasatuko gara San Mames estadioko plazatik jarraitzeko. Jesusen Bihotzeraino jaitsiko gara eta handik Casilda Iturrizar Parkera. Bertan, iturri zibernetikoa, ahate eta paumen urmaela eta Arte Ederren Museoa ikus ditzakegu (zaharberritzen ari dira, eta, horregatik, doan sar daiteke bilduma ikusgarri batekin)...
Lan bikaina Javirena, txalogarria; berari esker Bilbo eta bere historiaren zenbait bitxikeri ezagutu ditugu. Pasiera ederra izan da, bizia eta interesgarria. Bukaeran, azken oparia: Gabonetako argi apaingarriak ikusteko aukera. Eta gure gidaren esanetara, beste hainbat ibilaldi interesgarri egin ditzakegu hirian. Beraz, hurrengo baten, zurekin bueltatuko gara, Javi. Bejondeizula!!
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://turismoa.euskadi.eus/eu/top10/herriak/bilbo/webtur00-recursostop/eu/
https://turismoaeuskadi.eus/helmugak/bilbo/
https://www.bilbaoturismo.net/BilbaoTurismo/eu/turistak
https://itsasmuseum.eus/eu/bisita/ingurunea/zer-ikusi-bilbon/
sasoibide+: BIDEZ BIDE, LAGUNARTEAN (2024-12-18)
Olandiotik abiatu, Orotik pasatu eta elkarrekin disfrutatu. Arratsalde atsegina!
BIZI-BIXI TAILERRA: AUTOMASAJEA ETA ERLAXAZIOA (2024-12-19)
Gaurko saioan ere, ikasgaia zein praktikak interesgarri eta atseginak izan dira, bistan da. Gustuko etxeko-lanekin goaz!
Nola ez, eskerrak gure irakasle izan diren Oihane, Maialen, Andoni, Xabi eta Joni. Bejondeizuela!
2024ari BUKAERA EMANEZ, HOR IRUDIEN SALTSA-MALTSA!