2024-2025 ikasturtea: URRIA

ARRASATEKO PERTSONA NAGUSIEN ASTEA

Belaunaldien arteko ibilaldia Iturbideko egoiliarrekin eta txistulariekin (2024-10-1)

SASOIBIDEKO IKASTURTE HASIERA: GARAGARTZA (2024-10-17)

Giro euritsua izan arren, pasieran irteteko zenbait lagun elkartu gara, aurpegi argiak eta umoretsu. URTEBERRI ON! elkarri opa, udako oporren berri eman… Beroketak zintzo-zintzo egin, eta aterkia eskuetan, abiatu egin gara!

Garagartza, auzo kuttuna; etxe ederrak, zainduak, etxeak berritzen… Bertara hurbiltzean, begiak zabal-zabalik izanez gero, ezuste atseginak jaso daitezke!

BIXI-BIZI TAILERRA: KOORDINAZIOA eta OREKA (2024-10-24)

GIKAIko ikasleek koordinazioa eta oreka lantzeko saioa prestatu digute. GARAGUNEko lagunak ere gurekin batera egon dira. Saioa zortzi txokotan antolatu dute, bakoitzean minutu eta erdian ariketa bat errepikatu behar izan dugu. Mugimenduak sinpleak ziruditen, baina eraginkorrak. Jardueren bukaeran, ura eskaini digute, horrekin nabarmendu da zein garrantzia duen hidratazioak edozein jarduera fisikoa egiterakoan. Oinarrizko aspektua da, eta gure irteeretan beti presente izaten saiatzen gara. Ea ba, izan dezagun ur botila lagun!

Gure esker ona lagun izan ditugun GIKAIko ikasleei: Rita, Sara, Garazi eta Denis.

Ferixalekuan bukatu eta gero, parkour parkera hurbildu, eta bertan zegoen gaztearekin solasean egon gara. Parkour eta kalistenia zer diren ulertu dugu. Espazio horretan egiten dena eta guk gidatutako saioan praktikatu dugunaren aldea… handia da, zalantza barik. Eta, gure artean, izan dira lagunak beste zerbaitzuk probatzen ere ausartu direnak. Aupa zuek!!

ARRASATEKO BEGIRATOKIA (2024-10-31)

Udazken giro goxo honekin, bagoaz pasieran. Begiratokian gaudela, San Andresen dagoen eskailerarik handiena aurrez aurre daukagu: zein polita urrutitik ikusteko, baina zein traketsa bertan gora eta behera egitean. Diseinatu zuenak, itxuraz gain, erosotasunaz arreta jarri izan balu, erabiltzaileok eskertuko genuke, alajaina!

Ibilaldi lasaia, udazken koloreaz gozatu, usaiak, paraje zainduak, lagunarte goxoa… Ondorioz, goiza atsegina!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *