II. Ibilbide Berrietarako lehiaketa, 2024
Oinarriak:
– Sasoibideko kideek har dezakete parte, bakoitzak dagokion sailean: sasoibide edo sasoibide+
– Bi ibilbide aurkeztu behar dira: bat irteera arrunterako, eta bestea irteera berezi baterako. Helbide honetara bidaliko dira: sasoibidea@gmail.com
– Fitxa teknikoa: Ibilbidearen izena, luzera, denbora, desnibela, zailtasuna. Baliabide kultural, etnografiko, historikoak. Ibilbideak ematen dituen oinezko ez bestelako jarduera fisikotarako aukerak (erreka, gimnasia aparatuak…). Jai edo ekitaldi bereziekin bat egiteko aukera. Mokadutxorako aukera erakargarria. Bertaratzeko garraio aukera.
– Ibilbideak e-mail batean bidaliko dira, beste batean, aldiz, ibilbideen izenaz gain datu hauek: egilearen izen-abizenak, helbide elektronikoa, telefonoa.
– Parte-hartzaileek aurkeztutako ibilbideen egileak eurak direla bermatuko dute.
– Ezin izango dira bidali beste lehiaketa batean aurkeztutako ibilbideak, ez eta komunikabide digitaletan edo paperezkoetan argitaratutakoak ere.
– 2024ko ekainaren 1ean, 24:00etan amaituko da ibilbideak bidaltzeko epea.
– Ekainean jakinaraziko da epaimahaiaren erabakia
– Gaian kualifikatuak diren lagunek osatuko dute epaimahaia, eta honako irizpideak erabiliko dira lanak baloratzeko: originaltasuna, bideragarritasuna eta erakargarritasuna.
– Oinarri hauekin bat ez datozen lanak baztertzeko eskubidea du epaimahaiak.
IBILBIDEEN GAINEKO ESKUBIDEAK
– Sasoibidek lehiaketara aurkeztutako edozein ibilbide erabiltzeko eskubidea izango du, beti ere egilearen izena azalduta.
OHARRA
Lehiaketa honetan parte-hartzeak arau hauek aldez aurretik onartzea eskatzen du. Sortu litekeen edozein zalantza edo ezusteko antolakuntzak argituko du.
AURKEZTUTAKO IBILBIDEAK
- IRTEERA ARRUNTA: RUTA POR LA RIA HASTA BOLUETA; IRTEERA BEREZIA: RUTA ARRASATE – GETXO (BIDEZABAL) – SOPELA
- IRTEERA ARRUNTA: TOUR ARRASATE POR PISTA SOBRE GARAGARTZA; IRTEERA BEREZIA: TOUR ALGORTA SANTURCE
Epaileen iritzia:
- Ruta por la ría hasta Bolueta, irteera arrunta, luzeeraz egokia izan arren hasierarako puntura joan etorriak denbora luzeegia suposatzen du, hori dela eta bideragarritasuna zalantzazkoa da.
- Tour Arrasate por la pista sobre Garagartza, irteera arrunta, aipatzen den ibilbidea antzerakoa jada egina dago taldean, beraz originaltasun arloa ez du betetzen.
- Ruta Arrasate-Getxo-Sopela, zein Tour Algorta Santurce, biak ala biak erakargarriak eta egingarriak dira. Beraz, aurkeztu dituzten bi egileei aipamena ematea erabaki dute.
V. Argazki lehiaketa, 2024
Oinarriak:
– Gaia: Sasoibideko 2024ko maiatzeko irteerak –pertsonak, bisitak, paisaiak hiri eta landa ingurugirokoak…
– Sasoibideko kideek har dezakete parte, bakoitzak dagokion sailan: sasoibide edo sasoibide+
– Bi argazki bidali ahal izango dira gehienez ere, helbide honetara sasoibidea@gmail.com.
– Formatua: argazkiek 240ppp eduki beharko dute gutxienez; eta alderik luzeenak, 29 zm gehienez, kamararen jatorrizko tamainuan.
– Argazkiak koloretakoak zein zuri-beltzezkoak izan daitezke.
– Argazkiekin batera datu hauek bidaliko dira: egilearen izen-abizenak, helbide elektronikoa, telefonoa, argazki bakoitzaren izenburua eta non egina dagoen.
– Parte-hartzaileek aurkeztutako argazkien egileak eurak direla bermatuko dute
– Argazkiek ezin izango dute eraman ez egilearen izena ez eta inolako anagramarik.
– Ezin izango dira bidali beste lehiaketa batean aurkeztutako argazkiak, ez eta komunikabide digitaletan edo paperezkoetan argitaratutakoak ere.
– 2024 ekainaren1ean, 24:00etan amaituko da argazkiak bidaltzeko epea.
– Ekainean jakinaraziko da epaimahaiaren erabakia
– Argazkigintza zein irudigintzako pertsona kualifikatuek osatuko dute epaimahaia, eta
honako irizpideak erabiliko ditu lanak baloratzeko: mezua, originaltasuna, estetika eta sormena.
-Oinarri hauekin bat ez datozen lanak baztertzeko eskubidea du epaimahaiak.
ARGAZKIEN GAINEKO ESKUBIDEAK
– Sasoibidek lehiaketara aurkeztutako edozein argazki erabiltzeko eskubidea izango du, beti ere egilearen izena azalduta.
OHARRA
Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek aldez aurretik onartzea eskatzen du. Sortu litekeen edozein zalantza edo ezustekoa antolakuntzak argituko du.
Aurkeztutako argazkiak egilearen jabegoa izango dira, hala ere, lehiaketaren erakunde antolatzaileak aipatutako argazkiak argitaratzeko edota helburu komertzialik gabe erakusteko eskubidea izango du (eskuorri, publizitatean, sare sozialetan, lehiaketaren web orrian…) beti ere egilearen izena aipatu egingo da.
sasoibide +
Javi, Laura, Loli, Lourdes, Mari eta Margari parte-hartzaileei, guztiei, eskerrik asko!
Epailearen iritzia:
1a. JAUN DA JABE. Argazki orekatua, ondo enfokatuta eta zentratuta. Eta emandako izenburuak ere argazkia bikain adierazten du.
2a. TIPI-TAPA. Ondo enfokatuta eta garbia, koloreen aldetik ere nahiko bizia. Orekan aldiz, zeruak atal handiegia hartzen du eta protagonismoa bidexkari kentzen dio.
3a. UDABERRIKO TALAMOA. Kolore eta argitsua, ondo enfokatuta eta argazki garbia, oreka ere badu, baina argazkiaren erdi erdian agertzen den arbolak gehiegizko arreta lortzen du, beste elementuetatik begirada desbideratuta.
sasoibide
Bego A., Javi, Laura, Loli, Lourdes, Manoli, Mari eta Margari parte-hartzaileei, guztiei, eskerrik asko!
Epailearen iritzia:
1a. MARIÑEL KOLORETSU. Koloretsua, zentratuta eta ondo orekatutako argazkia. Sakontasuna ere badu, eta begirada argazki osotik eramaten du.
2a. PAGO BIZARRAK. Orekatua, ondo zentratuta eta argitasun handiko argazkia. Argazkilariaren intentzioa, hostoen xehetasunak ondo jaso ditu.
3a. ERRAIAK. Txuri-beltzean eginiko argazkia, orekatua, argi-ilunekin barrunbe pertzepzio hori oso ondo transmititzen du. Emandako tituluak ikusleari mezu hori igortzen dio