ibaiertzetik, etxezarretaraino

Ibaiertzean landare espezie askotarikoak biltzen dira, zuhaixkak eta zuhaitzak, baita hainbat belar mota eta ihiak. Horien artean zenbait ezustekoak ikusi ditugu: Zerrajeraren ondoan, kiwiaren landarea deskubritu dugu, haratago pikondoa, sasimahatsa, hurritza… Ibaiertza landare aniztasunaren gertuko erakusleihoa da, eta Lens programari esker landareak erraz identifikatu ditzakegu. Interesgarria.

Ibaiertzean, landarea eta hegaztiak ere bai. Gure parean daukagun Deban, sarri ikus dezakegu ubarroia, gure lagunek aipatzen dute orain bikote bat dabilela hemen inguruan. Arrantzan egin eta gero, hegoak zabal zabalik egoten omen da, argazkilariren zain balego, posatzen. Irribarrea gure aurpegietan…, baina Javiren azalpena argigarria izan da: ubarroiaren lumak ez dira iragazgaitzak, beraz, uretatik irtetean, gorputza lehortzeko hegoak zabaltzen ditu. Hori omen da arrazoia, eta ez harrokeria.

Aurrera jarraitu, Etxezarreta aldera. Guretzat toki ezaguna, Deba ibaiaren bazterrean, inguruko errekaldeko baso natural bakarrenetakoa du. Parkea ikusten badugu, gaur egun erakusten du zer zaletasun zuen Rafael Ariza Etxezarreta jaunak botanikan, Rafaelek sustatu zuen parke hura egitea,  Sagasti baserriaren ondoan. Urte asko dira  baserria erre zela eta parkea bertan behera utzia dagoela, baina oraindik inguruak enkantu berezia du, leku egokia da paseatzeko, historiaz gozatzeko, naturaz eta antzinako misterioez (arrasate.eus). Hor, denon artean osatu dugu Etxezarreta jaunaren historiaren atal batzuk, gizon bitxia eta interesgarria, zalantzarik gabe. Angelinesek ere, baditu inguruarekiko bizipenak, txikitan lagunekin bertara etortzen zirenekoak… Eta guk, gustura entzun ditugu.

Kontu kontari saioaren ostean, aurrera egiten dugu, San Prudentziorantz; baina, beheko bidea hartzeko aukera ikusi eta Ekilorerantz egin dugu. Egun hauetako euriek lur biziak sortu dituzte, arbolak ipurditik atera, lur jauziak… Zubi gaina enbor batek zapaldua eta mugitua sumatzen da. Kolpe galanta jaso du, arranopola!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://www.arrasate.eus/eu/udala/udal-sailak/obra-zerbitzu-mantentze-eta-auzoak/parkeak/etxezarreta-eta-sagasti-etxea

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *