argazki praktika, loo bidean

V Argazki Lehiaketan parte hartzea errazteko, eta argazki praktikak egiten bidelagun izateko, Migel etorri zaigu. Bere proposamenak jarraituz froga batzuk egin ditugu, zalantzak argitu eta ideiak sortu. Ea ba lehiaketaren emaitzetan igartzen den.

Gaurko giroa egokia izan da Lootik eta Oben errekara paseoa egiteko. Epela, atsegina. Ohiko bidea alde batera utzi eta Lorearen telefonoari esker bide berria aurkitu dugu. Beraz, badaukagu inguru horretan ibiltzeko beste aukera bat. Ederto!

Eta Migelek, naturaz duen ezagutza zabaletik, azken bi oparitxo egin dizkigu, haritz-zakurrak zer diren azaldu; eta bolarik gabeko banana zuhaitzaren lora ederra nolakoa den erakutsi. Bejondeizula Migel, eta eskerrik asko lagun!

Migelek enbor bateko bolatxoak hartu eta zer diren adierazi digu. Zuhaitzak autobabeserako sortu duen sistema bat omen da. Haritzaren agallak edo haritz-zakurrak. Haritzetan sortzen diren egitura anomaloak dira, zenbait intsektu edo bakterioren presentziari erantzuteko sortuak. Protuberantzia horiek forma, kolore eta tamaina desberdinetakoak izan daitezke, eta hostoetan, adarretan edo enborretan egoten dira. Harrigarriak diruditen arren, zakatzek funtzio garrantzitsua betetzen dute zuhaitza babesteko eta ingurunearekiko elkarreraginean.

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://plantaraices.com/son-agallas-roble/

https://es.wikipedia.org/wiki/Liriodendron_tulipifera

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *