sasoibide+: gorostiza baserria

Gorostiza baserria Arrasate udalerriko hirigunean dago. Eskuineko alboan, atxikita, eraikinaren interes arkitektonikorik handiena duen elementua dago: dobeladun arku zorrotzeko sarrera. Gaur egun landa zonako euskal etxeen arkitekturaren kategoriakoa bada ere, interes historiko nabarmena duten eraikuntza elementu batzuk ditu, antzinatasuna ez ezik, beste garai batean bestelako elementua izan zela esaten digutenak, dorre bat beharbada. https://www.euskadi.eus/app/ondarea/

Gorostiza baserria gertutik ezagutzeko irrikaz, Jone Bergaretxerengana hurbildu gara. Beso zabalik hartu gaitu eta etxeko ateak zabaldu. Bere azalpen interesgarrien laburpentxo bat jarraian.

Haseran, Uribarri auzoaren berri azaldu digu: 1391ean Arrasatera atxikitu zen, erregearen dekretu baten bitartez. Gorostiza dorretxea izanaren aztarnak, elementuak, aipa dizkigu Jonek: eraikinaren dimentsioak (16x16x16), hormen sendoera (1,20m) eta gezileihoak (4) izateak. Hori guztiaz gain, dobeladun arku zorrotzeko sarrera, Gorostiza monumentu deklaratzeko arrazoiak izan ziren.

1398ko dokumentuetan zona de Gorostiza aipatzen da. 1661an, Caserío Gorostiza; Juan de Gorostizak Síndiko izateko, zortzi belaunaldietan odol-purutasuna erakutsi zuen. 1667an, Martín de Gorostiza Leintz Gatzagako Sindikoa izendatu zuten… Antzineko kronikak, dokumentuak, aipuak (Gorostizako iturburura heltzen da inguruetako ur onena) aztertuz gero informazioa aurki daiteke. Eta horretan saiatu zen Jone, XX. hirurogeiko hamarkadan. Saiatu, informazioa, dokumentuak, aurkitu eta Foru Aldundian aurkeztu, hori guztia bere etxea hondeamakinetatik salbatzeko. Monumentua izendatzeak, bertarako zegoen hirigintzako plana aldatzera behartu zuen. Horri esker, Arrasateko ondare historikoa babestu zen.

Bizileku erosoa egiteko egokitzapenak egin dira, baina beste altxor bat ere babestu du gure lagunak: altzariak, eraikinaren elementu nagusiak, tresneria… Hemen zenbait irudi.

Zeharo hunkituta utzi gaitu gaurko bisitak eta azalpenak. Joneren sentsibilitatea, kemena, jakinduria, ardura… Berarekin bat egin dugu, eta herriko eragile zein agintarien ekimena Gorostiza Baserriarekin proiektu sendoa eraikitzea, herriarentzat garrantzitsua da. Hurrengo belaunaldiek eskertuko dute.

Eta orain, udalarantz paseoan… Naturaz, paisaiaz gozatu.

Arratsalde betea, eta zer pentsa eman digute Joneren hitzek, ideiek… Bejondeizula, lagun.

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://www.euskadi.eus/app/ondarea/eraikita-ondarea/gorostiza-baserria/baserria/arrasate-mondragon/-uribarri-auzoa/fichaconsulta/34657

https://eu.wikipedia.org/wiki/Gorostiza_baserria

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *