Arratsalde dotore honetan Aitzorrotzera abiatu gara. Hasieratik, ibilaldia gozamena izan da.
Naturaren miraria gure begi aurrean; behorra, moxala jaio berria, biak lasai. Ama bere umea ezagutzen… Hunkigarria.
Gailurrera heltzean, poza nagusi eta paisaiaz gozatzeko aukera paregabea. Eta nola ez, bukaerako mokadu goxo hori, zorion kantu artean, gustagarri. Bejondeigula!