bilbo, zorrotzaurre, van gogh

Hor, Bilbok ongi etorria eskaintzen digu! Egun ederra datorkigu, eta gozatzera.

Miserikordiako lorategi ederretik pasatzerakoan, kapera ikustera sartu gara eta han jakin dugu futbol zelaiaren izenaren jatorria, San Mames hain zuzen. Bitxia, benetan. Miserikordiaren Erret-Etxe Santua, erakunde hori ondo errotuta dago Bilboko historian, eta Athleticeko jokalariei emoten jaken lehoiak goitizena, bertan dagoan San Mamesen omenezko kaperatik dator.(www.uriola.eus)

Gure gida partikularrak, Javik, ederto azaldu dizkigu zenbait eraikinen ezaugarri eta bitxikeriak.

Van Goghen bizitza eta lanaren ibilbide hunkigarria Next Museum-en ikusgai. Pintore ezagunaren, Ekiloreak, Gau izartsua, Liliak… koadroekin egindako muntai liluragarriaz gozatu dugu. Bai horixe!

Zorrotzaurre Bilboko itsasadarrean dagoen uharte artifizial bat da. Lehenago, Bilboko gune industrial bat zen. Deustuko barrutiaren barruan dago, Bilbo iparraldean. Guztira, 700.000 metro koadroko azalera du. (wikipedia.org)

Zorrotzaurre ingurua ezagutzeko, ibai hertzetik paseoan. Paseo zabala, eserlekuaz eta eguzkitan etzateko hiri-altzari egokiaz ongi hornituta. Aldaketa handia sumatzen da, obra garrantzitsua, espazio handia, eraikin berriak, dotore… Eta oraingoan ere, Javiren azalpenak lagungarriak guztiaz ondo jabetzeko. Beti ere, bertako norbaiten gida lanek zeharo aberasten dute edozein bisita. Gaurko honetan, Laura eta Javiri gure eskerrik beroenak. Bejondeizuela!!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://thevangoghexperience.com/

https://eu.wikipedia.org/wiki/Zorrotzaurre_edo_Deustuko_Erribera

http://mintegui.blogspot.com/2010/11/tigre-o-leona.html

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *