santo tomas feria donostian

s

Santo Tomas jaia egun bakar batean ospatu ohi da: abenduaren 21ean. Egun horretan, Donostia nekazari-azoka bihurtzen da, eta txistorra izaten da hango protagonista.

XIX. mendearen erdialdean, Gipuzkoako baserri gehienetako lurrak maizterrek lantzen zituzten, eta Santo Tomas egunean ordaindu ohi zituzten errentak. Jabeak Donostian bizi ohi ziren. Hala, Santo Tomas egunez baserritarrak hirira etortzen ziren errenten dirua eta pare bat kapoi zekartzatela, eta jabeek, esker onez, bakailaoa eta txokolatea oparitzen zizkieten. (Donostia kultura)

Arrasaten, eguna, abenduaren 22an ospatzen da. Horrela, gure lagun taldetxoak, Donostiarantz egin du, bi ospakizunen arteko konparaketa egin ahal izateko. Ederto ibili dira; bihar galdetu beharko zer feria izan duten gustukoena.

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://www.donostiakultura.eus/eu/festak/taula/santo-tomas-feria

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *