«Bakardadeen aurrean… Gipuzkoa, harremanen lurraldea “. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberrik Gipuzkoako Abesbatzen Federazioarekin batera antolatutako “HARIAK KANTUZ” Gabonetako ekitaldi artistiko-musikalaren II. edizioa ospatu da.
Aurten, abesbatzen emanaldiez gain, “Hariak” mikro-antzerkiaren aurkezpena, proiekturako berariaz sortutako lan originala. Gainera, arratsaldeko 17:00tik aurrera, hirugarren sektore sozialeko elkarteen topaketa bat egon da, bakardadeak prebenitzeko eta horiei heltzeko egiten dituzten jarduerak ezagutzeko, bai eta borondatez jarduteko eskaintzen dituzten aukerak ezagutzeko ere.
Musika atalean, Juan Bautista Gisasola Haur Abesbatza (Eibarko Udal Musika Eskola), Legazpiko Santikutz Abesbatza, Beasaingo Loinatz abesbatza, Sara Mansilla abeslaria, Larraitz Otamendi abeslaria, Antonio Ibarzabal abeslaria, Garikoitz Mendizabal txistularia, Javier del Pozo gitarrista, Iraide Ansorena perkusionista, Josu Elberdin teklatu jotzaile eta zuzendaria.
Mikro-antzerkia, ‘Helduen Hitza’ elkarteko antzerki taldeak Cristina Torresen zuzendaritzapean interpretatu obra originalaz. (adinberri.eus)
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://www.adinberri.eus/eu/-/hariak-kantuz-nahi-gabeko-bakardadeei-aurre-gabonetako-topaketa