Antzuolara joatea otu zaigu gaurkoan. Bergaratik abiatu, trenbide zaharretik, eta Milak, gure lagunak gidatuko gaitu, bai horixe!
Bergara, bada, estrategikoa zen. Trenbideen bidegurutzea zen. Mekolalde zen ardatza, eta bertatik bi trenbide abiatzen ziren. Beraz, bi tren geltoki zeuden Bergaran: goikoa eta behekoa. Goikoa, Durangotik Zumarragara zihoan trenarena zen, Antzuola zeharkatuz zihoana. Behekoa, berriz, gaur egun herri gunean, Ertzaintza dagoen tokian kokatuta zegoen, eta bertatik Vasco-Navarroa pasatzen zen, Lizarra-Gastez-Durango bidaia egiten zuena. (irinmodo.blogspot.com)
Debagoiena eskualdeko herria, Antzuolak Hiribildu titulua 1618an lortu zuen, hiru mendez alboko Bergarari atxikita egon ostean. Antzuolako historia historiaurrean hasten da, izan ere ezagutzen diren aztarna zaharrenak eneolitikoak dira. Geroago, 920an, Baldejunkerako (Nafarroa) borrokaldia izan zen, non antzuolarren konpainia batek mairuak garaitu zituen. Ekintza gogoangarri hori urtero ospatzen da «Mairuaren Alardearekin», uztailaren hirugarren astean ospatzen dena Antzuolako zaindariaren jaietan. (Baserri sarea.com)
Bide atsegina, erraza, bista ederrekoa… Herrira heldu eta turista bagina bezalaxe, bazter guztiak miatzen, horma-irudiak apreziatzen, eraikinak behatzen, parrokiaren edertasunaz, herriaren erditik erreka… Antzuolan zehar paseoan eta disfrutatzen.
Oinez etorri eta autobusez joan, gustura gaurko paseoarekin, berriz ere bueltatzeko asmoaz, bagoaz. Gida lana txukuna gaurkoa, eskerrik asko beraz, Mila.
INFORMAZIO OSAGARRIA
http://baserrisarea.com/debagoiena/2-debagoiena/3-antzuola/11-antzuola https://irinmodo.blogspot.com/2012/08/antzuolako-trena-xix.html