Gaur Santa Teresa elizara abiatu gara, aurrez gure lagun Angelines, Feli eta Eukenerekin adostu dugu bisita. Zergatik hirurekin? Aurreko biak, aspalditik bertako arduradunak direlako, eta hirugarrenak zenbait azalpen emango dizkigulako. Eliza zabala da, handia, eta beirateetatik (vidriera) argitasun berezia sartzen da, koloretakoa. Eta aldarean, irudi ikusgarria, bost metroko altuerakoa, Juan de Ávalos eskulturgile ezagunak sortua. Cristo Salvador, abebay egurrez egina da, eta margotuta dago. Santa Teresa auzoa Espinok eraiki zuen, bere lagun Ávalosi, parrokia berrirako eskultura nagusia egitea eskatu omen zion. Hor ba, auzotarren esku dagoen altxorra.
Arretaz eta gustuz entzun ditugu Eukenek azaldutakoak, elizari buruzkoak, taila, Ávalosen biografía… Beirateak ere ederrak dira, baina horiei buruz, nork eginak, non… ez omen dago informaziorik eskura. Agerian dagoena, kristalez eta porlanez eginak daudela, XX. mendeko teknikaz, hain zuzen. Eraikina 2008an birgaitu zen, ezagun du, guzti-guztiak itxura ezin hobea du. Bertan, astero elizkizuna egiten da.
Gure hiru lagunei eskerrik beroenak eman eta gero, paseoan Mojategiraino egin dugu. Eta etxera joan aurretik, Arizmendi Ikastolan gure zain dagoen salda hartzera bixi-bizi hurbildu. Gaurkoan, mokadutxoa sorpresa, piper bete bana. Esku ona dute gure sukaldaritzako ikasleek, irakasleak ongi irakatsitako errezetak fin-fin eginez. Bejondeizuela!
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2019/01/13/7-irteera-kataide-poligonorantz/