Arratsalde euritsua gaurkoa, hala ere, aterkia hartu, ongi jantzi eta lagunekin paseatzera. Gaurko aukera, Urkulura!
Aretxabaletako Portasol auzotik, bainu etxetik gora doan bidetik, Urkuluraino igo eta gero, buelta osoa egitea erabaki dugu. Eta saria ere jaso dugu: atertu du, hodeiek zerua ikuskizuna sortu dute (irudiak, koloreak…); zuhaitzen hostoak, haien koloreak…
Urkuluko ur maila (oso baxua) kontuan izanda, pozgarria de gaurkoan ikusi dugun ur-emaria. Ur kantitatea, kolorea, zarata… Gaur ere, naturan eta naturaz gozatu dugu, arratsalde atsegina!!