sasoibide+: elorregi

Gertu daukagu Elorregi, San Prudentzio, eta sarritan joaten gara bertara; askotan, gure helmuga izaten da, errotondaraino heltzea. Heldu eta buelta, Arrasaterantz. Baina gaurkoan auzora hurbiltzea da gure helburua. Bertaratzea. Eta horretarako, Marije izango da gure gidaria

Elorregidomiñena etxea. Laukizuzen erako oinarria. Sarrerako bi arkuak igarota ataria eta hura pasatuta etxebizitzarako atea. Arkuen gainaldean armarria. Ezkerraldean egurrezko estalpea eta eskuinaldean ogi-labea. (www.bergara.eus)

Zeru koloreak, hodeiak, argi aldaketak… gozagarria, arratsalde honetan behatzeko aukera izan dugun guztia.

Oso paseo ederra gaurkoa, guretzat berria, berriz ere bueltatuko gara beste lagun batzuei erakusteko. Gure eskerrik beroenak Marijeri, bera izan baita ibilbide berriaren gida bikaina. Bejondeizula, lagun!

INFORMAZIO OSAGARRIA

http://www.bergara.eus/eu/Herria/Auzoak/Elorregi-San-Prudentzio

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *