Gaurko giro bustia, euria goian behean; aspaldiko partez. Gustura ikusi dugu euria, baina paseatzera bost lagun besterik ez da animatu! Euripean ibiltzea ahaztuta nonbait, eta babesa aukeratu. Ulergarria, bai.






Gaurkoan, paseoaren onena, zalantzarik gabe, osteko salda! Horretara, beste lagun batzuk ere hurbildu dira, lagunarteko tertuliara. Hori baita, paseoaren osagai garrantzitsua, alajaina!