Gaurkoa, oso irteera berezia; Txillidaren obra ikustera, gida aparta batekin, gure laguna bihurtu den Sebas Agirretxerekin. Sasoibideko enbaxadore den Jesusen bitartez izan du gure berri, eta gaurko bisita gidatua egitea eskaini. Guk, azkar asko, baiezkoa gustura.
I.U. MB.C.
Sebasek oso gertutik ezagutu zuen Eduardo Txillida, eta agerian gelditu da bere obraren azalpenetan, hori eta lagunari dion miresmena; bere azalpenetan emozioa ere sumatu dugu. Geu ere, bisita amaitzean, Txillidarekin liluratuta.
I.U. Balenziagaren omenez
Txilidaren eskulturak ikusteaz gain, ukitu ere egin behar direla, ikasi dugu, bai; kanpoko azala eta barruko leuntasunaren esanahia… Bere obra gozatzen, miresten, erakutsi diguzu Sebas.
MB.C. I.U. I.U.
Miró, artista garaikidearen obra erakusketa, kontraste itzela. Garai berean, material eta ikuspegi zeharo ezberdina, adituok ez garenontzat, bederen.
MB.C.
F.M. I.U.
Kantuak dioen bezala, Saretxon bazkaldurikan, bapo-bapo goazen ba etxerantz…
I.U. I.U.
Mila esker gaurko egun berezia eta hunkigarria gauzatzen lagundu diguzuen Jesus eta Sebasi, nahi duzutenean, badakizue, gu ikasteko prest.
Eskertzekoa ere bai, Arrasateko Udalaren laguntza honelako irteera berezietan.
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://www.expressan.com/tolerancia-chillida-hormigon-sevilla/