san balerio

2022-2023 Ikasturte berria, sasoibideren 5. ikasturtea! Ez da marka makala, ez.

Opor osteko lehen irteera, san balerio ermitara. Kontu asko esateko eta ibilaldia suabea egitea helburu. Gernika ibilbidean, eskumara dagoen bide zidorretik gora, bide atsegina, arbola artetik, Benerasera heldu gara. Eta hor, San Balerio. Egun, ohikoena elizak itxita egotea eta hemen ere gauza bera. Pena da, baina bertako festa egunera itxoin beharko diogu, urtarrilean hain zuzen.

Makina bat kontu esateko; hurrengo egunetako eskaintza zabala komentatu eta parte hartzera animatu: puntaik punta, Arantzazuko parketxean, Mundukide…

Piku arbola ikusgarria, fruitu asko lehertuta, mami gorria tentagarri…

Udazkenaren presentzia…

Eta, salda hartzea baino bukaera hoberik ba al dago?

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://mondraberri.eus/sasoibideko-lagunek-san-baleriora-egin-dute-irteera/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *