Ipar Martxa, Nordic Walking, Marcha Nórdica, zer ote da hori? Kirol berria? Moda bat?… eta horrelako galderei erantzun nahirik, ikastaroan hamabi lagunek izena eman dute. Arretaz eta gogoz irakaslearen azalpenak entzun; proposatutako ariketetan murgildu eta poliki poliki lehen hurbilpena egin.
Edozein ikasgai berrien antzera, zeharo kontzentratuta, emandako jarraibideak gauzatzen saiatu eta… dirudien baino zailagoa da! Ez da makilekin ibiltzea soilik: gorputza zuzen, tente; besoak zuzen, eskuak ireki eta itxi, makilak, pausua… Koordinazioa! Eta irakaslearen laguntzaz, aurrera. Aldapa igo, jeitsi… Eta klasea bukatzean, luzaketa ariketa onuragarriak. Horrela, bi egunetan.
Bost orduko ikastaroa amaitzerakoan, gustura. Ipar martxarekin gorputzaren %90 giharrak mugitzen direla jakinda, kirol horri ekiteko gogoaz bukatu dute. A, eta gogoan izan, irribarrez praktikatuz gero, 14 gihar gehiago lantzen direla. Hau da pagotxa!
Eskerrik asko ikastaro hau gure eskura jartzen saiatu diren guztiei, bereziki Xabier Madina eta Foru Aldundiko Marivi Álvarezi.
INFORMAZIO OSAGARRIA