Gaur eguna bustitik dator, zaparrada indartsua… Batetik, gustura lehorte luzetik gatozelako, bestetik ordea, giroak plana egokitzea eskatzen du. Has gaitezen ba gorputza arintzen.
Paseoaren ordez, tertulia egitea hobetsi dugu. Hala, beste kontu batzuen artean elikadura nagusi, azalpenak gustura entzun ditugu: dieta mediterraneoa eta frugentzia (frugalidad), elikagai antioxidatzaileak, hanturaren kontrako elikagaiak (anti-inflamatorios) haziak, fruitu gorriak, espeziak, te berdea, arrain urdin txikiak, lekaleak, fruta freskoa, elikagaien maiztasuna, garaian garaikoa… Guztiontzako ezagunak direnetik at, sorpresak, gure dieta osasungarriagoa izan dadin ematen diren irizpide berriak entzuterakoan.
Edurnek, bere azalpena eskuratu berri duen elikatze-eskuliburuan oinarritu du. Geuk ere liburuxka eskuratu ahal izango dugu?
11:00ak dira, goazen ba Iturbide egoitzara, egoiliarrekin paseoan irteteko plana ere, eguraldiagatik egokitu behar izan dugu. Paseoaren ordez, bingoa egingo dugu.
Egoitzaren sarreran, Arizmendi ikastolako Erizaintzako ikasleak eta Joxe Julio txistulariarekin elkartu gara. Bertako egoiliarrekin goiza pasatzera, gaztetasuna eta alaitasuna nagusi. Txistuaren soinu alai eta hunkigarriekin, goazen barrura!
Hau sorpresa, txistua, gazteak… zenbat lagun berri! Kontu kontari, bingoa hasi, eta guztiok arretaz; argi entzuten dira zenbakiak, kartoiak arakatu… eta saria zein izango da? Agian, bidai bat. Nora joango zineke ba, gustura? Uiiii
Linea, bingo kantatzerakoan, hango poza, lehia, txaloak!!
Goiza atsegina guztiontzat eta… lagun berriak egiteko aukera ere izan dugu! Egoiliarrek, ikasleek, sasoibideko lagunek, egoitzako langileek, hunkituta, guztiok pentsamendu bera ezpainetan: hau eta horrelakoak, errepikatu egin behar ditugu!
Bejondeizuela!!
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://mondraberri.eus/?s=sasoibideko+lagunek+eta+arizmendiko+ikaslee+iturbide+egoitza