Aurten, iaz hasitako erronkari jarraipena emateko, Antiorantz abiatu gara. Ilusioz eta euritarako prest, guztiaren beharrean izango gara eta.
Antiora heldu, eta han Fermin Lopetegi gure zain, iaz bezalaxe. Baseliza zabaldu, eta gustura entzun ditugu haren azalpenak; memoria berreskuratzeko aproposak zenbait momentutan. Eskerrik asko, Fermin.
I.U. I.U. I.U. I.U. I.U. I.U.
Taldeko argazkia egin eta gero, gogoz abiatu gara beherantz; izan ere, dagoen giroarekin, zeharo hoztu aurretik, hobe mugitzen hastea; beraz, Zumarragarantz, bidezidorretik aldapan behera.
Bidegorritik Legazpirantz, zenbaitetan aterkia zabaldu, aterkia itxi, zelako entretenimendua!
I.U. I.U. I.U. I.U. I.U. I.U.
Brinkolako altuera L.S. L.S. I.U. I.U. I.U.
Barrendiolara heldu, eta gaurko helburua lortuta! Orain gure burua saritzeko Legazpira, herria ezagutu eta kafetxo bat hartzera.
Legazpi herri dotorea, erdiko kalean gora Parrokiaraino; eraikin ikusgarria, Gipuzkoan bakarra omen, aterpez inguratuta dagoena, eta guretzat opari bat, ateak zabalik! Bertan, garbiketa lanetan emakume talde sendoa asteroko lana egiten, horrez gain, guri turistoi, elizaren inguruko azalpenak emateko gertu. Esker mila, lagunok, aberasgarria eta atsegina guretzat!
Uztailan 21ean, aurrekoan etorri ezin izan ziren gure bi lagunek, gaurkoan erronkari ekin diote. Gogo biziz eta indartsu, biak ere!
MJ.E. mirandaola errota ataria brinkola
Antio, gaurkoan itxita, beraz, goazen aldapan behera, bidezidorretik. Bidean, baserriaren parean, aizkolari baten (X. Zaldua) entrenamendurako materiala ikusi, eta aizkolari plantak egiteko tentazioari ezin eutsi. Hori umorea! Zumarraga pasa eta bidean, Patrizio Etxeberriaren lantegiko eraikin hutsak, abandonatuak, grafitiz nolabait apainduak. Legazpira heldu, eta oraingoan eliza zabalik, ikusteko aukera paregabea.
Atsedena hartu, eta aurrera, Mirandaolako inguruneaz liluratuta: parkea, olagizonaren irudi galanta, burdinola bera… Haren funtzionamenduaren berezitasuna eta mirariaz gogoratu gara, jarraian itzal ederreko bidetik, Brinkolara. Etxe multzoa eta gero, aldapa leunaren ostean, Barrendiolako urtegia; Urkuluren nolabaiteko antza, eta bere inguruko bidea ezagutzeko indarrak soberan daudenez, abiatu egin gara. Hango gerizpe ederraz ere disfrutatu dugu, bai horixe, baina mokadua hartzeko iturriaren babesa hobetsi. Horrekin, amaitutzat eman dugu gaurko bidea, beraz, erronka soberan gaindituta. Bejondeizuela bikote!
INFORMAZIO OSAGARRIA
Brinkola-Arantzazu: Brinkolan zaude eta Barrendiolako urtegira hurbiltzen zara. Zure parean, Aizkorri eta Aloñako hormatzarra. Eta “ai ama!” pentsatzen duzu. Badakizu Biozkorniak Arantzazura joateko eta Hiru Tenpluen Bideko hiru etapetako ederrena osatzeko aukera emango dizula, baina… harresia zeharkaezina iruditzen zaizu, eta itzulia emateko eta mendiko egun ahaztezin horietako bat galtzeko zorian zaude. Beraz, motxila ondo jarri eta ibiltzen hasiko zara. Aurretik, ia 11 km. eta 740 m-ko igoera, 521 m-ko jaitsierarekin konpentsatuta. Ibilaldi ertain horri esker, gure mendi enblematikoetako bat “gurutzatu” ahal izango duzu: Barrendiola, Kataberako meatze-aztarnak, Biozkorni arte irudikatzen den bidezidor adimentsua, Eskista, Malla eta Duruko zelaiak eta bordak eta Arantzazuko sarrera garaiezina. Egin dezakezu. Gure mendi garaiaren zaporea duen txangoa, pasabide bakoitzaz eta saritutako ahaleginaz gozatuko zaituzten paisaia bikainekin. (http://www.polikitaldea.com/actividad/ruta-de-los-3-templos-de-brinkola-a-arantzazu/)
https://ahotsak.eus/arrasate/hizlariak/bixente-barandiaran/
https://eu.wikipedia.org/wiki/Inaziotar_Bidea
https://lenbur.com/museoak/mirandaolako-burdinola/
https://turismoa.euskadi.eus/eu/herriak/legazpi/aa30-12375/eu/
https://duckduckgo.com/?t=ffab&q=bRINKOLA&iax=images&ia=images