urkulu, bedoña

Aretxabaletako Portasoletik bainuetxera, eta hortik, aldapan gora, Urkulurantz.

Urkuluko urtegia Gipuzkoako lurralde historikoaren barnealdean dago, Aretxabaletatik kilometro gutxira eta Kurtzebarri (1.146 m) mendiaren magalean. Inguru natural horretan aurkitzen dute babesa hainbat hegazti espeziek. Urtegiaren edukiera: 10.000.000 m³. (turismo.euskadi.eus)

Bidean, Otalora jauregia, XVI. mendean eraikitako dorretxea. Gain batean dagoenez, eraikinak dituen bi bolumenak argi bereizi daitezke; batetik, etxea eta bestetik, dorrea. Fatxada nagusia da eraikin osoan interesgarriena. Erdian, sarrerako atearen gainean, Otalora eta Aiala-Galartza familien armarri handia dago. Eskuman, leihoaren azpian, armarri inperiala. Honek adierazten digu nolako garrantzia izan zuen XVI. mendean familia honek. Baina dudarik gabe, jauregi itxura gehien bat hegoaldeko fatxadan hartzen du eraikin honek. Solairu nagusiko egurrezko korridoreak egoitza itxura ematen dio, Erdi Aroan eraikin mota honek jatorrian zuen defentsarako funtzioa alde batera utzita. (tierra ignaciana.com)

Bedoñako baserrietako loreak eta paisaia bera ere ikusgarriak; eta garai bateko eskoletako frontoian babesleku hartu dugu, Luis gure lagunaren eguneko ospakizun xumea egiteko, xumea bezain goxoa eta alaia. Zorionak eta urte askotarako!

Eguraldiak ez digu traba handirik egin, paisaia eta lagunartea hain atsegina izan da, ze irribarre zabala guztion aurpegietan agerian dagoela. Bejondeigula!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://turismoa.euskadi.eus/eu/hondartzak-urtegiak-ibaiak/urkuluko-urtegia/aa30-12375/eu/

https://www.tierraignaciana.com/eu/2014-05-28-11-29-26/debagoiena/231-otalora-dorretxea-aretxabaleta

https://www.otalora.com/historia-de-la-casa-torre-otalora/ https://www.aretxabaleta.eus/eu/uretsen-bidea?set_language=eu

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *