elgeta, intxorta, ibilbide tematikoa

Gerra Zibila Euskal Herrian oinarri hartuta, ibilbide honetan Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera izan dugu. Ibilbidea Elgetako Espaloia Kafe Antzokitik abiatzen da, lehendabizi dokumentala ikusi eta Interpretazio Gunea bisitatuz.

Herrigunetik hasita, Salbador ermita, lubakietara hurbildu gara, belgikarra punturaino.

«La Belga» bezala ezagutzen den metrailatzaile-habia hau gudariek oso gogoan duten kokalekua da, 1936ko urriko borroketan paper esanguratsua izan baitzuen, eta hurrengo hilabeteetan frontea egonkortzea ahalbidetu zuen. (www.elgetamemoria.com)

Lautada honetan 1937ko udaberrian zehar, abiazioaren bonbardaketak saihesteko babeslekurik onena eraiki zen. Babesleku honek atsedenerako, jateko eta inguruko tropentzako munizioa gordetzeko balio zuen. Ikusten ditugun mendi hegal hauek erabili ziren babeslekuak egiteko, mendiaren aldapa eta landaredia mantenduz, inguruarekin mimetizatu eta abiazio berriaren argazkietan ikusgarriak izan ez zitezen. (www.elgetamemoria.com)

Intxortako atea monumentutik Asentzioko atsenden lekura, toki atsegina, bertan gelditzeko modukoa, baina gaurkoan ezin. Bertatik Elgetako guneraino doan bide polita hartu eta paisaiaz gozatu dugu.

Interesgarria eta esanguratsua gaur Elgetan egin dugun bisita, gure historiako pasarte bat hobeto ezagutu eta zenbait gauza ulertzeko baliagarria izan zaigu. Eskertu gida lanak egin dizkigun Nereari. Arrasateko Udalari ere, bere laguntzagatik, gure esker onak!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://www.turismodebagoiena.eus/eu/zer-egin/elgeta-1936-1937-intxortako-ibilbide-gidatua/

https://www.elgetamemoria.com/modules/listview/listview.html?content=intxortaRoute

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *