Santagedatx tontorra, entzun gabekoa, non ote dago… Abia gaitezen ba! Giro eder honekin, Gesalibarren, eliza ostetik, aldapan gora eta bailarako ikusmiraz gozatuz, bagoaz.
Erenuzketa baserriaren ondotik pasa, basoan murgildu eta pagoz inguratutako belardira heltzean, han santagedatxeko tontorra; zulo handia daukan harkaitz bitxia, Anbotoko Mariren ispilua, leihoa… dela esan daiteke. Hiru pago ederrak aurrean, zenbat historia bizi izan ote duten pentsatzeko tentazioa datorkigu… Tokia, espazio berezia! Jolaserako gogoa sortzeko modukoa.
I.U. I.N. MJ.E. I.U. I.U. R.B. R.B.
Leihotik, Murugainen irudia. Handik, eta gorago dagoen buzoia ikustean, zailtasuna sumatu arren, hurbiltzen saiatu gara. Paraje ederra. Tontorra egin dugula eta gustura, jarraian, santagedatx igotzeagatik dagokion zinta gure motxilan edo makiletan erantsi dugu. Horrekin, bat gehiago!
I.U. santagedatx ezkerrean
Erenuzketa baserrira bueltatu eta Murugaineko bidea hartu dugu, Naparrena baserri paretik, Arrasate aldera jaisteko.
aloña udalatx arrasate jostunen elkartean
San Andres auzora heltzean, errebuelta kalean, jostunen elkartea dagoela jakin dugu, eta informatzera hurbildu gara; josi eta puntugintzan jarduten duten emakume taldea aurkitu dugu, EMASAN. Astearte eta asteazken arratsaldetan elkartzen omen dira, irakasle baten inguruan. Aukera interesgarria herrian!