Gaurko irteera Angelines eta Edurnek proposatu eta prestatutakoa da, irrikaz, autobus geltokian elkartu gara; eguraldia ere, lagun!
Anbotoren magalean eta Arrazola errekako urek bustita, Euskal Herriko parajerik ederrenetako bat aurkitzen da. Atxondo bailara aldenik alde zeharkatzen zuen Arrazolako meatzeetako trenbideak. 1905. urtean eraiki zuten, aurreneko urteetan mea garraiatzeko bakarrik erabili izan zen, baina 1925etik aurrera, bidaiariak eta egurra garraiatzeko erabili zuten. Trenbidea zena bide berde bihurtu da denborarekin, eta egun, hark egiten zuen ibilbide bera egin daiteke oinez. (https://ehfurgo.eus/2021/05/02/atxondo-bailara-eta-arrazolako-bide-berdea/)
Apatamonasterio auzoan hasi eta Tope edo Errotabarri bezala ezagutzen den tokiraino doa. Bidean Martzaa eta Xantixako auzoak igaroko ditugu eta bertoko harrizko baserriak eta soro ederrak ikusgai izango ditugu. (https://durangaldeaturismoa.eus/arrazolako-bide-berdea/)
Topera heltzean, Angelinesek eta Edurnek prestatutako ustekabe goxo-goxoa aurkitu dugu: bizkotxo egin berriak eta termoetan, kafea + esnea bero-beroak. Tarte gozagarria izan da, eta txalogarria. Bejondeizuela, lagunok!
10 kilometroko paseo atsegina eta etxetik eskura. Hurrengoan, familiakoekin etorriko gara!!
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2021/11/19/atxondoko-ibilbide-berdea/
https://durangaldeaturismoa.eus/arrazolako-bide-berdea/
https://accesible.visitbiscay.eus/eu/tour/ibilbidea-arrazolako-bide-berdean