Goiz argi honetan Garagartzarantz abiatu gara, basoko bidean aurrera.
Aldapak eta langak aise pasa ditugu. Hori da sasoia lagunok!
Auzoko etxartetik pasa eta plazara heldu, hor Carrarako marmol zuriaz eginiko LAMIA. Legendak aipatzen duen Kobaundiko lamiaren irudia ote da?
“LAMIEN ADINAREN LEGENDA “: Mutil bati sarritan irteten zion lamia batek. Egun batean, lamiak esan zion mutilari hiru egun barru asmatzen ez bazuen zenbat urte zeukan kondenatua izango zela. Gaztea etxerantz oso triste zihoala, tril egin zuen andre nagusi batekin, eta hark galdetu zion zergatik zegoen horren triste. Mutilak esan zion zergatik zegoen horren triste. Andre nagusia joan zen lamia agertzen zen tokira eta kokoriko jarri zen, burua hankartean sartuta. Lamia etorri zen, eta gauza arraro hori ikustean, esan zion: “mila eta bat urte daukat eta nire bizitzan ez dut ikusi halakorik”. Andre nagusiak esan zion mutilari zer esan zuen lamiak. Egun bi geroago, lamiak irten zenean gaztearekin tril egiteko, lamiari esan zion mila eta bat urte zeukala, eta hark esan zion: ”Inork ez dit atera informazio hori sekula ere, baina herenegun gauean, deskuidatu egin nintzen eta sorgin batek atera egin zidan. Legendek ez dute adinik. Jose de Oruek 1949an kontatua.»(eskola agenda 2018-2019 Arrasate)
Auzo txikia, polita, erakargarria da Garagartza, bertan gelditzeko modukoa.
Heliportua
Etxerako bidean erreka bazterretik, erramua loratuta, heliportu bakartia… Baina norbaitek gogoan du noiz bertaratu zen lehen helikopteroa, Borbon erregea Arrasatera etorri zenean.
Han ustekabea, auzoari izena eman dion baserria eraisten ari dira, Uribe baserria. Uribarri auzoak denbora gutxian antzinako bi eraikin galdu ditu: Uribe eta Gomestio, eta gu horren lekuko izan gara. Ondare historikoaren suntsitzen ikusteak harridura eta tristura sortu digu. Ez al zen hormak bota baino beste aukera hoberik?
Uribe baserria: «Baserrixen arkue arlanduekin eiñda dau. Etxe onduen harrizko zubi ederra Aramaixo erreka gaiñien. 1800. inguruen zubi hau egurrezkue zan» (Uribarri: Auzo baten historia. 127.or)
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://www.oocities.org/soho/5784/Enamoradas.html
https://elezaharrak.amaroa.com/lamia
- Uribarri: Auzo baten historia. Bergaretxe, Jone. Arrasate 2007 https://goiena.eus/arrasate/1615990200548-gautxori-esparrua-urbanizatzeko-lehen-pausoak