sasoibide+: Urkulura!

Aretxabaletara heldu, eta han gure zain Andoni Uribeetxebarria, gaurko paseoaz gozatzen lagunduko digun gida. Bera Urkulu baserrian jaioa da eta ongi ezagutzen ditu bazterrak, bertako historia, ipuinak, errealitatea…

Portasolen, Bainuetxera joan gara eta, handik gora Urkulurako bide naturala dena, Andonik eta askok, txikitan kalera jaisteko erabiltzen zutena.

Bide inguruko zelaien edertasunaz liluratuta, berde-berde, txukun-txukun… Baserri zainduak, hesiak ongi eginak, belardiak…

Aozaratza, Arientza, Goronaeta eta Larrino dira inguruko auzoak. Arientzako Abasolotarrak aintzindariak izan omen dira zenbait arlotan: baserriko lanetan: garai baten oilategi handia, bufaloak, egun behitegi handia; bertako etxeko andrea autoa gidatzen lehenetarikoa; inguruko toponimoen berreskurapen lana; egun, elizako kanpai jotzaileen kodeak bildu eta Arientzako kanpai-joleen eskola eraiki…

Otala-zelaiko hariztiaren ondotik, aldapan behera Aretxabaletarantz. Andoniren laguntzari esker, oso atsegina izan da gaurko paseoa, zenbat kontu, datu, eta bizipen kontatu dizkigun… Mila esker, Andoni, eta, laster arte!!

INFORMAZIO OSAGARRIA

http://campaners.com/php/campanar.php?numer=3326

https://www.youtube.com/watch?v=G7XvFkU_CgM

https://www.youtube.com/watch?v=Kun5n9wpnZ8

https://www.aretxabaleta.eus/eu/aretxabaleta-1/jaiak/otala-zelaiko-eguna?set_language=eu

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *