Aretxabaletako Udaletxeko lorategia ikusteko asmotan, bidean, banku moreak mezu adierazgarriez aurkitu ditugu, mezu zuzenak, berdintasunaren aldekoak; deigarria, baita ere, plazatxoaren izena. Horrek, oinarrian, bere historia izango du, ziur!
B.A.
Lorategi atsegina, ongi zaindua, erreka ondoan, udan toki freskua, nonbait. Zuhaitz galantak, hiru lagun behar izan ditugu bere gerribuelta inguratzeko. Ikusgarriak!
Belarretan armarria eder bat, harrizko bainuontzia eta Felix Iñurrategiren omenezko oroitarria. Badira 20 urte mendizalea joan zitzaigula, baina denon gogoan dirau.
Bisita laburra, baina atsegina gaurkoa, Aretxabaletara.
Arrasatera heltzean, herrian gelditzen den alberga (garbitoki) bakarra ikustera hurbildu gara. Lan gogorra garai hartako emakumeena. Euren meritua behar bezala aitortu ote zaie?
Iragarritako eguraldi aldaketa badator. Guk paseoaren bukaeran datu bilketa egiteko aukera: zenbat kilometro egin dugu gaurkoan, denbora, erretako kaloriak…
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://eu.wikipedia.org/wiki/Felix_I%C3%B1urrategi https://arrasateiruditan.blogspot.com/2013/12/iturrioz-kalea-eta-ferrerias-kalea.html