Asteazken arratsaldetan, lagunekin mendialdera joateko aukera berria. Etxetik gertu ditugun parajeak eta bideak ezagutu, naturan murgildu… horrekin guztiarekin gozatu.
Eta horrela, gaur, lehen irteera. Goizetik eguraldi lainotua, epela, goxoa… 16:00etan Biterin elkartu, eta abiatuz bat, lehen zaparrada, baina zalantzarik egin gabe, aurrera. Monterronetik gora, gaueko haizeteak botatako adaxkak saihestuz, S. Kristobal ermitaraino. Jarraian, Jose Luis Iñarra pasealekutik S. Balerio ermitarantz. Kattagorri bizi-bizia azaldu zaigu eta liluratuta utzi gaitu. Konturatu orduko… ospa egin digu! Polita izan da.
Ibilbidearen bukaerarako, busti-busti eginda, baina gustura gaurkoan ere. Datorren astean berriz!!
M.L. L.S.
I.A.
INFORMAZIO OSAGARRIA