2020-7-9
Gomestio, XV. mendeko baserria, Atxa familiarena da. Eraisketa selektiboa egiterakoan, egitura osatzen duten haritz enborren datazioak 1460an bota zirela adierazten du, beraz, ziurtzat jotzen da eraikina 1462an, XVean, jasotzen hasia dagoela.
Alfonso Donnayk Gomestio baserriaren ingurukoak oso ongi ezagutzen ditu, familiakoa baita, eraikinaren inguruko datuak azaldu dizkigu, abian dagoen ikerketa lanen zergatia, prozedura…
Ibon Telleria arkitektoak ere, azalpen interesgarriak eman dizkigu: Gomestio palanka duen dolarearen inguruan eraikita dago. Bertan 25 tona inguru sagar zapaltzen omen zuten sagardoa ekoizteko, inguruko burdinola ugariren horniketarako. Ziurra da, Arabako zerealaren biltegia zegoela eraikinetik kanpo, egurrezko garai (hórreo) batean. Garai hartako baserri guztiek eredu bera jarraitzen zuten, eta, guztiak osorik egurrez eraikitzen ziren.
askak
Josué Susperregik, dendrokronologian aditua, zuraren datazioak nola egiten diren azaldu digu. Egitura oso ongi omen dago eta, guztia desmuntatu ondoren, ikerketa sakonagoa egingo da. Gipuzkoan, baserri baten inguruan ez da sekula horrelako prozesurik bideratu, eta, dagoeneko, egindakoak informazio esanguratsua eman die arlo ezberdinetako adituei. Adibidetzat: Eraikitzean, nagusiki haritza erabiltzen zen, baina, zenbaitetan, gaztainaren piezaren bat ere aurkitzen da, Gomestioren kasuan ere horrela da, fatxadako zutabean hain zuzen ere.
Gernika ibilbidetik, Santa Barbarako ur parkeari begira gelditu gara. Han zeuden haurren gozamena!!
Ustekabeko bisita gaurkoa. Sarritan Gomestio ondotik pasa, baina, sekula ez dugu imajinatu ere egin, haren hormek horrelako altxorra gordetzen zutenik. Orain gure artean sortu dira hainbat galdera: zer gertatuko ote da gero Gomestiorekin? Berriz osatuko dute eta jatorrian zeukan itxurarekin? Museorako erabiliko da? Eta oinarrian beste aztarnarik aurkituz gero, zer gertatuko da?
Lezetxiki, Udalaitxeko meategiak, burdinolak, San Balerio, Gomestio, Parrokia…, loturak egiten hasi eta, gure herrian bertan «parque temático» baten murgilduta gaudela dirudi! Hau pagotxa!
Mila esker, Ibon, Josué eta bereziki Alfonsori.
INFORMAZIO OSAGARRIA
- https://eu.wikipedia.org/wiki/Dendrokronologia
- http://www.arkeolan.com/dendrocronologia/
- https://www.google.com/search?q=garaixe+horreo+bergara&client=firefox-b-d&channel=trow2&source=lnms&tbm=isch&sa=X&ved=2ahUKEwibh_LfucfqAhXw0eAKHUP8ACQQ_AUoAXoECAsQAw&biw=1343&bih=648#imgrc=E2PQiVHQbEv_cM
- https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/gipuzkoa/debagoiena/2020/07/26/gomestio-rezuma-historia/1045064.html
- https://goiena.eus/arrasate/1593169348406-gomestio-xv-mendean-sagardoa-egiten-zuen-harribitxi-ezkutua
- https://mondraberri.eus/gomestio-erdi-aroko-baserri-sagardogilea-zela-deskubritu-dute/
- https://www.diariovasco.com/alto-deba/arrasate/desnudan-gomestio-siglo-20200628000800-ntvo.html#vca=fixed-btn&vso=rrss&vmc=wh&vli=Arrasate
- https://www.guregipuzkoa.eus/photo/530/
- https://www.google.com/search?q=gomestio+baserria&client=firefox-b-d&channel=trow2&tbm=isch&source=iu&ictx=1&fir=c5XJVjIFE8maDM%252CWq90f_6AwRIQQM%252C_&vet=1&usg=AI4_-kSkBOd3tnaC54URwSTxnFlguTxs7w&sa=X&ved=2ahUKEwjwrq_4tsfqAhURFRQKHQC-C7UQ9QEwAnoECAoQFw&biw=1343&bih=648#imgrc=c5XJVjIFE8maDM
- Uribarri Auzo baten historia. Jone Bergaretxe
2020-7-9
2020-7-31