Musakola aldera!

2020-3-12

Ostegunero bezala hamarretarako Biteri plazan elkartu gara animo handiarekin, entzuten diren albiste txarrei aurre egiteko prest. Gaurko plana hankaz gora gelditu ondoren «B plana» martxan jarri eta Monterronetik Gernika ibilbidera abiatu gara. Ekilore inguruan buelta egin dugu, eta, Ruperrek erakutsi bezala, Kataide poligonoaren ostean dagoen hesian luzaketak egin ondoren, salda hartzera, Ferixalekura. Mila esker Arantzazuri eta bere ikasleei.

Oharra: Korona birusaren (Covid 19) inguruko berriak direla eta, zuhurtziaz, martxoaren 26an Gasteiza egin behar genuen irteera berezia bertan behera uztea erabaki dugu. 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *