sasoibide +: Aretxabaleta

2020-3-11

Aretxabaletako bidean, Arrasaten gelditzen den alberga bakarrera hurbildu gara. Gezurra dirudi, ez dira urte asko, baina zelako bizimodu aldaketa, garai hartako lixiba lanak gogorrak ziren. Erruki arropa garbiketan ibiltzen ziren emakumeak! Horiek bai merezi monumentua!

Intxaustiko garbitokia: «Juan Goñi Arrasateko alkatea zela (1918-1919) eta 1930-31 atxuradun lurpeko iturburua garbitoki bihurtu zela azaldu zion Arantza Gallastegik kazetari bati, bere aitak konbentzitu zuelako auzoko alkatea zenean. Tellatua eta argia zeukan, baina urak aurretik eraman zuen 1942ko abuztuaren 28ko uholdean. Hormigoizko estalpea jarri zioten, eta garbitokira Azeri, San Andres, Izarzelaia, Intxausti, SanJosepe eta Basterretxe baserrietako andreak etortzen ziren arropak garbitzen, aipatzen zuen A. Gallastegik». (eskola agenda 2017-2018 arrasate).

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *